Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen sartu image

TTULO: ALOKABIDEK PARTE HARTUKO DU BILBAO-GAZTEK ANTOLATUTAKO ANIMA ZAITEZ GALDETZERA! JARDUNALDIAN

Argitalpen-data: 

Ekitaldia urriaren 26an izango da, Bilbon, eta gazteek Bilboko Udal Etxebizitzak, Etxebide eta Alokabideren ordezkariei egin ahal izango dizkiete etxebizitzari buruzko kontsultak.

Datorren ostegunean, urriaren 26an, Galdetzera animatu!/Anima zaitezte galdetzera! jardunaldia izango da, Gazteen Emantzipazioaren aldeko Zerbitzuak antolatuta: Bilbao- Gazte. Bertan, gazteen galderak Etxebideren, Bilboko Udal Etxebizitzen eta Alokabideren ordezkariei helarazteko aukera emango da, Euskadiko etxebizitza-zerbitzu erreferente bakoitzari buruzko zalantzak argitzeko, gazteen emantzipazioaren esparruan.

Alokabidek, bere aldetik, Gaztelagun alokairu-laguntzen programari buruzko zalantza guztiak argituko ditu.

Nondik dator ekimen hau? Joan den martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia onartu zuen, eta horren barruan, Proiektu Traktorea, zeinaren helburua baita emantzipatzeko batez besteko adina 28 urtera jaistea eta emantzipazio-tasa bera handitzea. Gaz.Emantzimaziorako zerbitzua proiektuaren bidez, gazteen emantzipazio-ibilbideari buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen zaie gazteei.

Horrez gain, emantzipazio-sarearen esparruan, Eusko Jaurlaritza, 50.000 biztanletik gorako udalekin lankidetzan, bulego-sare bat sortzen ari da, aurrez- aurreko laguntza emateko. Hain zuzen ere, 2023ko martxoan ireki zen Bilbon lehen bulegoa, eta bertan egiten diren beste jarduera batzuen artean, datorren ostegunean, urriaren 26an, egingo da jardunaldi hori.

Jardunaldia zerbitzuak duen lokalean egingo da: Sabino Arana kalea 50, Basurtu, Bilbo. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako izen-ematea doakoa izango da eta gazbilbao@bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez egingo da.

Animatu parte hartzera!

https://bilbaogazte.bilbao.eus/konekta-emancipacion/