- Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa
Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa
Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren* helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da.
Programa horren bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin. Beren baliabide ekonomikoekin merkatu librean sartzeko aukerarik ez duten pertsonei zuzenduta dago.
Hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Eusko Jaurlaritzaren ALOKABIDE Sozietate Publikoaren esku uzten du etxebizitza hori usufruktu-kontratu baten bidez, ezarritako hainbat bermeren truke. Aldi berean, ALOKABIDEk ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duen eskatzaile bati esleituko dio etxebizitza, eta eskatzaileak bere diru-sarreren araberako alokairu bat ordainduko dio ALOKABIDEri.
*«Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa 2013ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratutako 2013ko abenduaren 23ko 466/2013 DEKRETUAK arautzen du.
Bizigune Programaren
10 abantaila
- Hutsik duzun etxebizitzaren errentamenduaren kudeaketa integrala
Hutsik duzun etxebizitza alokatzeko egin beharreko kudeaketa guztiez arduratuko gara, ezertaz kezkatu ez zaitezen.
- 6 urteko alokairuaren bermea
Alokabidek 6 urteko usufruktu-kontratu baten bidez eskuratuko du etxebizitza. Kontratu hori zirkunstantzia jakin batzuetan* berrikusi ahal izango da, errentamendu sozialerako erabiltzeko.
- Hilero eta ordu-orduan ordaintzeko bermea
Hilabete bakoitzeko lehen astean kobratuko duzula bermatuko dizugu, lehen maizterra sartzen denetik kontratua amaitu eta etxebizitza itzultzen den arte, baita maizterrik ez dagoenean ere.
Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txosten teknikoaren, etxebizitzaren ezaugarrien eta egoeraren, eta merkatuko zirkunstantzien arabera zehaztuko da.
- Txosten teknikoa, Alokabideren kontura
Etxebizitza zer egoeratan dagoen eta hobekuntzaren bat egin behar den ala ez zehaztuko da. Halaber, berma daitezkeen instalazioetako elementuen eta altzarien inbentarioa egingo da.
- Energia-ziurtagiria lortzea
Alokabide etxebizitzaren energia-efizientziako ziurtagiria izapidetzeaz arduratuko da (ziurtagiri hori ez badu).
- Etxebizitza egokitzeko eta prestatzeko laguntza
Alokabidek etxebizitza egokitzeko eta prestatzeko aholkuak emango dizkizu, egoera egokian alokatu ahal izan dadin.
- Etxebizitza egokitzeko eta erreformak egiteko aurrerakina (% 0ko interesarekin)
Beharrezkoa izanez gero, Alokabidek aurrerakina* eskainiko dizu etxebizitzan erreformak egiteko. Aurrerakin hori jabeari ordaindu beharreko errentatik deskontatuko da. Aurrerakina emateko, egindako obren fakturak aurkeztu eta usufruktu-kontratua sinatu beharko du jabeak.
Alokabidek gremioekiko kudeaketak egiten lagundu ahal izango dio jabeari.
* Aurrerakinaren emakida eskaera aztertzen den uneko aurrekontu-eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
- Etxeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa, Alokabideren kontura
- Edukitzailea: 780 euro/m2 arte.
- Edukia: 7.000 euro.
- Erantzukizun zibila: 450.760,00 euro.
- Etxebizitzaren mantentze-lanak eta kontserbazioa
Alokabide etxebizitzaren mantentze eta kontserbazio lanen kudeaketaz arduratuko da. Kontratua amaitzean, etxebizitza kontserbazioegoera berean itzuliko da, etxebizitzaren erabilera egokiaren ondoriozko higadura normala salbuetsita.
- Beste zerbitzu eta abantaila batzuk
- Alokabidek zaborren eta estolderiaren gaineko zerga ordainduko dizu.
- Alokabidek Jabetza Erregistroan Ohar Soila eskatzen lagunduko dizu.
- Udalaren arabera, OHZ % 50ean murriztu eta beste zerga-onura batzuk lortu ahal izango dituzu.
- Alokabidek berme juridiko guztiak eskainiko dizkizu: Alokabide joango da auzitegietara beharrezkoa izanez gero. Bitartean, errenta kobratzen jarraituko duzu.
* Kontratua 3 urteren buruan berrikusi ahal izango da, baldin eta titularrak hiltzen badira, edo titularrak edo lehen graduko aurrekoak edo ondorengoak banandu edo dibortziatzen badira, premia justifikatzen badute eta etxebizitza dagoen finkaren birgaitze integraleko jarduketetan sartzen diren etxebizitzak badira.
Lasaitasuna
(
Hutsik dagoen etxebizitza baten jabea bazara, etxebizitza horren alokairuaren kudeaketa integralaz arduratuko gara Eusko Jaurlaritzaren Bizigune Programan, ezertaz kezkatu ez zaitezen.

Segurtasuna
(
Alokairua eta ordu-orduan kobratzeko aukera 6 urtean bermatzeaz gain, zure etxebizitza prestatzen lagundu eta parte hartuko dugu, eta egoera egokian itzuliko dizugu kontratua amaitzean.

Konfiantza
(
Bizigune Programan, 15 urteko esperientzia dugu Euskadin etxebizitzak alokatzen eta kudeatzen.

Ez eman buelta gehiago.
Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa.
Hutsik duzun etxebizitzaz arduratuko gara, ezertaz kezkatu ez zaitezen.
Behar dituzun lasaitasuna, segurtasuna eta konfiantza bermatuko dizkizugu, eta, aldi berean, familia bati etxebizitza lortzen lagunduko diozu.
Bezeroarentzako arreta

Informatu

Vitoria-Gasteiz (01013):
Gamarrako Atea, 1A, behea
Bilbao (48012):
Trenbideko etorbidea 36, behea 48012 Bilbo
Donostia (20018):
Errotaburu Pasalekua, 1, 7. solairua.

Biziguneko helbidera