Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen sartu image

PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA

ALOKABIDE, S.A
2022/12/02 - 2022/12/21
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE, S.A
Lehiaketa:
PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA
Lanpostua:
PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA:

Arduradunari laguntza teknikoa ematea, Prestazio unitateari lotutako izapidetze-funtzio teknikoak betez.

LANPOSTUAREN OINARRIZKO FUNTZIOAK

  1. Unitateko arduradunari laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea, baita unitateko gainontzeko pertsonei ere.
  2. Bere konpetentzia eremuan txosten teknikoak egitea.
  3. Bere eskumenekoak diren eremuetan prozedura eta jarraibideak proposatu eta egitea.
  4. Bere eremuko prozesu lan-taldeen buru izatea eta horietan parte hartzea, baita hobekuntza proiektuen ardura hartzea eta horietan parte hartzea ere.
  5. Jarduerari lotutako jarraibideen eta formatuen jarraipena egin eta kontrolatzea.
  6. Bere unitatearen jardunaren blokeekin lotuta esleitzen zaizkion lanak egitea.
  7. Garrantzia duten gorabehera teknikoei erantzutea, txosten teknikoak idatzi eta kudeatu atxikita dagoen prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinekin.
  8. Esleipenen kontratazio, koordinazio eta funtzionamenduaren jarraipenari lotutako izapideetan laguntzea. Eta haren jardueraren ohiko kudeaketatik eratorritako fakturak kudeatzea.
  9. Eta, oro har, ezarritako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtzio guztiak gauzatzea, antzeko izaera dutenak eta antzeko prestakuntza eskatzen dutenak.
Titulazioa:

Eskatzen den gutxieneko titulazioa unibertsitate-titulazioa da (Diplomatura edo gradua):

  • Ekonomia eta lege zientziak: ekonomia eta enpresa-zientziak, zuzenbidea edo baliokidea.
  • Aurrekoen baliokidea edo handiagoa den titulazioa
Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen ahozko eta idatzizko ezagutza, B2 maila

Beste baldintza batzuk:
  • 2 urteko esperientzia eskainitako lanpostuetan edo antzekoetan. 1, 2, 3 eta 4 kotizazio-taldeak. Edonola ere, esperientzia kontuan hartu ahal izateko, hala justifikatzen duen lan-bizitzaren txostena eta eginkizunen edo zereginen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da.
  • Erabiltzaile mailako ofimatika-ezagutzak izatea, eta ezagutza horiek dagokien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko dira (IT txartelak Word, Excel eta Outlook-en) edo programa horietako prestakuntza-ikastaroekin.
  • B gidabaimena indarrean eta gidatzeko gaitasuna
Onartzea
Deialdia
Gaiak:
  1. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
  2. 2/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari buruzkoa.
  3. 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, I.etik V.era bitarteko kapituluetara mugatua. Gizarte Larrialdietarako Laguntzen 1. artikulutik 30.era bitartekoak, eta 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen 1. artikulutik 7. artikulura mugatuta.
  4. 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. II., V. eta VIII. kapituluetara mugatuta.
  5. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  6. 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa, eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.
  7. 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.
  8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  9. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. II. eta III. tituluetara mugatua. Datuak babesteko erregelamendu orokorra, I., II. eta III. kapituluetara mugatua.
  10. Agindua, 2022ko apirilaren 26koa, Gaztelagun programako etxebizitzak alokatzeko laguntzak arautzen dituena.
  11. 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa. I. titulura eta II. Titulura mugatuta: II. eta III. kapituluak.
  12. 19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, Oradainketa-zerbitzuena eta finantza-arloko beste premiazko neurri batzuena.
  13. 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. 1. artikulutik 7. era mugatuta.
  14. Alokairuko oinarrizko fiskalitatea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergara mugatuta: oinarrizko kontzeptuak.
  15. Jarraibidea, 2016ko azaroaren 4koa, Etxebizitza Sailburuordetzarena, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa kudeatzeko.
Egutegia:

Eskabideak aurkezteko hasiera-data

Eskabideak aurkezteko azken eguna

2022KO ABENDUAREN 2AN

2022KO ABENDUAREN 21AN